TORIBIO ECHEVARRIA SARIAK

EKINTZAILEEN LANA AITORTUZ

EIBARKO UDALAK, bere Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailetik eta BIC GIPUZKOAk, Toribio Echevarria Sariak bultzatu eta babesten dute, horretarako Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumena Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Ekonomia Sustapenarako, Turismo eta Landa Ingurunearako Departamentua, SPRI, APD, CÁMARA DE GIPUZKOA, DIARIO VASCO, ELKARGI, ADEGI, CEBEK eta SEA-ren laguntza dutelarik.

www.toribioechevarria.com

SARI HORIEK SORKUNTZARAKO ETA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO EKIMENAK BULTZATU NAHI DITUZTE; BETIERE, EKIMEN HORIEN HELBURUA BERRIKUNTZA KULTURA FINKATZEA ETA EUSKADIKO ENPRESA SAREA MODERNIZATZEA BADA. HORI GUZTIA ENPRESA BERRIAK SORTUZ ETA JADANIK LANEAN DIHARDUTEN ENPRESAK GARATUZ LORTZEN DA.

Sari horiek antolatzearen helburua hau da: ekintzaileen lana onartzea (esfortzuak, nekeak, hartutako arriskuak); ekimen lehiatsua bultzatzea; eta enpresak sortzeko eta garatzeko motibatzea.

IÑAKI GOENAGA SARIA Ekintzailetza Teknologikoari

Ohorezko sari honen xedea da Berrikuntza Teknologikoaren alde eginiko beren apustu jarraitu eta sendoari esker gure gizarteko aberastasuna eta enplegua sustatu nahi eta beren inguruko eraldatze sozioekonomikoari ekarpen garrantzitsua egin dioten Enpresa eta Ekintzaileak ondratzea. Hau da, ETE eta ekintzaileen ekintza aipagarrienak aitortzea, azken horiek ahalbidetu dituzten pertsona eta taldeak baloratuz batez ere.

ANTOLATZAILEAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

TORIBIO ECHEVARRIAREN
IRUDIA

TORIBIO ECHEVARRIA IBARBIA EIBARREN JAIO ZEN 1887AN. HAMAHIRU URTE ZITUELA GRABATUAK EGITEN IKASTEN HASI ZEN, BAITA DAMASKINATUGINTZA IKASTEN ERE. LANEAN IKASI ZUEN BEZAIN LASTER, LEHIAKETA BIDEZ, EIBARKO UDALEKO IDAZKARITZAN LANPOSTUA LORTU ZUEN.

Irakurle amorratua izan zen, eta laster sentitu zuen gizarte arazo eta klase gatazkengatiko interesa. Horrela, sozialismo utopikoa sozialismoa pragmatiko bihurtu zenean, bera bilakaera prozesu horretako aitzindarietako bat izan zen. Gizarte justizia lortzeko oinarrien inguruan etengabe egin zuen lan: Herriaren Etxe berria eraikitzen lagundu zuen, baita sindikatuak antolatzen eta lehenengo kontsumo kooperatiba sortzen ere.

Bere enpresari gaitasunak agerian geratu ziren industria kooperatibismoa bultzatu eta aholkatu zuenean. 1920an Alfa sortu zen, eta hasieran armak ekoizten bazituen ere, laster hasi zen josteko makinak ekoizten. Horretarako, Armagintza Eskolako gazterik nabarmenenaz baliatu ziren. Hasieran zailtasun handiak jasan behar izan zituzten, eta enpresako langileek Toribio gerentea izan zedila eskatu zuten, harengan konfiantza handia baitzuten. Toribiok hainbat langileren eta familiaren ametsa egi bihurtzea lortu zuen. Errepublika garaiko urte batzuetan Campsako kontseilari izan zen, gobernuaren ordezkari moduan.