Mugikortasun elektrikoa, Gipuzkoako industria dibertsifikatzeko erronkaren aurrean
Jardunaldi honetan Gipuzkoako enpresak, barne-ekintzailetza eta sektore-dibertsifikazioa oinarri hartuta, mugikortasun elektrikoaren aldaketetara egokitzeko erronkari nola aurre egiten ari diren ikusiko dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren helburua da Gipuzkoa eta Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea mugikortasun elektrikoari eta energia biltegiratzeari dagokienez. Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak antolatu dugu jardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa [...]